22 urte ditu eta Ikusentzunezko Komunikazioan Lizentziatura bukatzen dihardu EHUn. Karrera hasieran enpresa-proiektu bat atzean utzi eta CodeSyntax enpresan izan zuen lehen lan esperientzia, gero Ahotsak.com proiektuan elkarrizketa batzuk egin zituen eta 2009an karrera amaierako praktikak egin zituen eitb.com-en multimedia atalean. Praktikak bukatu eta jarraia, berriro ere Codesyntaxera itzuli da Sustatu.com-en lan egiteko.
Denbora honetan beste hamaika saltsatan murgildu da. DBH eta Batxilergoan ikastetxeko irratian aritu ondoren, Matrallako irrati librean programa bat izan zuen karrera hasieran. 2006-2007an Herri Irratia – Loyola Median hainbat tertuliatan parte hartu zuen, eta 2008ko uztailetik Euskadi Irratian parte hartzen du Amarauna saioko blogarien tartean. ETB1eko Kalaka saioan ere parte hartu du.
Lehen hezkuntza eta batxilergo bitartean hainbat literatur sari eman zizkioten. Ikastetxeko urtekariaren erredakzio-taldean buru-belarri ibili zen 2003-2005 artean. 2006tik bere blogean eta Eibarko …eta kitto! astekarian zutabeak idazten ditu.
2005etik hona ahalegin handiak egin ditu Eibarko jaiak biziberritu nahian: kide den Koadrila Batzordea sortuz, bere koadrilatik edo GASTE Elkartea sortuz, besteak beste. Azkenaldian Errebal Plataforman dabil buru-belarri, etxe parean egin nahi duten merkatalguneak legeak bete ditzala eskatzeko. Saxofoia jotzen du Ustekabe fanfarre eibartarrean, eta Irish tin whistle ezkutuan nagoenean.




